XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunean bi edo iru aldiz sagardoz bete-bete egiten zan.

Goizean, amarrak aldean edo al zanean jeiki, ta bakallo errea jarri-azi, bakallo errea piper mordoska batekin.

Orduan auskalo zenbat baso edango zitun.

Ondoren lo-kuluxka egin da arratsaldean berriz, ta illunabarrean beste jornara.

Sagardoa edanta bertsoak kantatu.

Jende-puska bat ere biltzen zan da: - Ea, Txirrita, bota bertsoa! Bertsoa bota, Joxe Manuel!.

Ta asi bertsotan da ixildu ere ez.

Gure aita ere an izaten zan, Telleri-Txiki ere baita, ta lagun geiago ere izaten ziran, ola pixka bat jarduten ziranak, eta aiekin denakin ura bertsotan.

Bi litroko txarroak ekartzen zituzten, gutxiagoetan billa joateagatik, arrebak-eta.

Bañan alare, sagardoa ona zanean, ez ondatzen.

Ondatu baño len edan egiten zan, eta gure arrebak-eta nai baño geiagotan joan bear billa.

Astigarraga'ko Begi-Txikiya, segan jokatuta ura, ta arek orduan bertsoak jartzeko zitun, da bertso aiek jartzeko neroni (Sebastian) bialdu niñuten billa.

Onera etorri ta egun berean joana etzan beintzat.